martes, 19 de mayo de 2009

Zentsuratutako iragarki batzuk

"Eitb"ri emititzea debekatu zioten iragarkia da hau. Guztiok dakigun bezala, honetan graziarik ez zeukan andaluziar bat agertzen zen. Honek, munduan zehar alaitasuna bilatzen egon ondoren, azkenean Euskal Herrian aurkitzen duela dio spot-ak. Hau debekatzeko, Andaluziako gobernuak spot-a Andaluziarren irudiaren aurka zihoala adierazi zuen. Nire ustez, iragarki honetan ez dago elementu iraingarririk.






Hurrengo bideo honetan, "IKEA" enpresari debekatu dizkioten hiru iragarki ikus ditzazkegu. Lehenengo biak publizitate sexistak dira. Hauetan emakumearen irudia nabarmenki gutxiezten da. Azkenengoan umeen gaineko eskubideak ez dira betetzen. Beraz, debekatze hau ondo iruditzen zait.






Bigarren spot hau "Bocatta"rena da. Kasu honetan, iragarkia nekazarien kontra zihoan. Hauen irudia gutxiezten zuen, maketoak balira eginez. Honekin batera, entzun dezakegun abestia eta over ahotsa ere debekatzekoak dira. Off ahotsak, adibidez, honakoa esaten du: "Quedate solo con lo mejor del campo".






"XboX"eko enpresak egin zuen iragarki hau, baita ere, debekatua izan zen. Hau oso originala bada ere, zenbait elkarteek honen aurka egin zuten biolentzia bultzatzen zuela adieraziz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario