viernes, 8 de mayo de 2009

6. ariketa: Iragarkien elementuak

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?
Azaldu eta arrazoitu.


Ezer esan baino lehen, honako hauek dira aztertu ditugun 10 spot-ak:

1. "La bolsa de la suerte"
2. "Ecodesafio Insight" (Autoa)
3. "Massive Attack" (Radical)
4. "Letras" (Tesoro Público)
5. "Tierra de sabor" (Promoción Castilla y León)
6. "Chocolate" (Mercedes-Benz)
7. "Gloria" (Repsol)
8. "Child lock" (Telebista kanal erotikoa)
9. "Concesionario" (Ford)
10. "Una y no más" (Telefonía)


Klasean bete dugun taulari begira, eta aztertu dugun lagin txikia kontutan hartuz, gaur egungo iragargintzan dagoen joera nagusia iragarri dezakegu.

Ikusitako hamar spot-etatik zazpi mistoak dira, hau da, bai alde emotiboa bai alde arrazionala daukate. Klasean ikusi dugun bezala, mistoak hoberenak omen dira iragarkiaren elementu guztien (mezua, marka…) gaineko oroitzapen handiena eskaintzen dutelako. Beraz, gaur egungo iragarkietan argumentu arrazionalak eta emozionalak bat eginez erabiltzen direla esan dezakegu.

Umoreari dagokionez, bakarrik ikusitako 3 spotetan antzeman izan dugu elementu hau. Aztertutako lagin txikia dela eta, ezin daiteke elementu publizitario honen inguruan joera zehatzik aipatu.

Bete dugun taulan ikusten denez, iragarki hauek ez daukate didaktikoa izateko joera, hau da, ez dute erakustaldirik, konparaziorik… erabiltzen. Ikusitako guztietatik bakarrik 2 didaktiko bezala jarri ditugu. Honek esan nahi du, gaur egun spot-ak ez dutela irakasteko joerarik.

Klasean ikusi dugun bezala, gaur egungo iragargintzan musika agertzeko hiru forma desberdin daude: hondo moduan, jingle edo abesti nagusi moduan. Gure kasuan, guk aztertu ditugun hamar spot-etatik zortzin musika agertzen da. Hauetako sei alditan hondoan eta bi alditan abesti nagusi moduan. Ariketa honetan lortu ditugun musikaren inguruko emaitzak bat datoz klaseko apunteekin. Hauetan ikus dezakegun bezala, gaur eguneko iragarkien %70an musika agertzen da era batean edo bestean.

Irakasgaiaren inguruan ditugun apunteetan agertzen den moduan, gaur eguneko iragarkien %10ean ospetsuak agertzen dira. Guk egindako ariketan hamar spot-etatik hirutan ospetsuak ikusi izan ditugu. Hala ere eta aztertu ditugun spot kopuru txikia kontutan hartuz, gaur egungo spot-en %30ean ospetsuak ateratzen direla ezin dugu esan. Beste alde batetik, hiru spot hauetan ikusi izan ditugun famatuak gizonezkoak direla esan behar da. Hauetan bitan kirolari bat agertzen den bitartean, bestean momentuko aktore bat agertzen da. Ikusten denez, spot hauek bat datoz gaur egun famatuen inguruan dagoen joerarekin: gizonezkoak agertzekotan hauek aktoreak eta kirolariak dira.

Kasualitatez, bi iragarkietan agertzen den kirolari famatua berdina da, Dani Pedrosa motorra gidari profesionala. Batean auto marka bat iragartzen ari den bitartean, bestean “Repsol” marka iragartzen du. Gaur egun, zenbait ezagunek kontsumitzailearengan daukaten eragina dela eta, ohikoa izaten da famatu berdina spot desberdinak egiten ikustea. Famatuen erabilpen hau alde onak eta txarrak ditu. Batetik, egokia izan daiteke modan dagoen famatuaren erabilera ikuslearen atsegintasuna izan dezakeelako. Modu honetan, honek indibiduoa pertsuaditzea lortu dezake. Bestetik, badaude zenbait faktore famatuen erabilera hau eraginkorra ez egitea egiten dutenak. Famatuaren irudia produktuarekin bat ez etortzea (Dani Pedrosaren irudia bi kasutan produktuarekin bat dator) edo honek produktuarekiko duen entusiasmoa sinesgarria ez izatea erabilera txarraren adibide dira. Honekin batera ez dugu ahaztu behar, epe labur batean famatu berdinak marka desberdinak iragartzen baditu honen sinesgarritasuna txikiagotzen dela. Produktuarekiko honek daukan sinesgarritasuna txikiagotzen da, ikusleak famatua produktu bat zein bestea iragartzen ikusten duenean honen atzean dauden interes ekonomikoetaz ohartzen delako.




Azkenik, over ahotsaren elementua daukagu. Aztertu ditugun iragarkien artean zazpi spot-etan ahots hau entzun dugu. Aipatzekoa da, guzti hauetan ahots maskulinoa agertzen dela (“Repsol” markaren iragarkian emakumeekin batera). Beraz, gaur egungo iragarkietan dagoen joera gizonezkoen ahotsa jartzea dela esan dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario