viernes, 22 de mayo de 2009

8. ariketa: Publizitate sexistari begira

Publizitate sexistarik egiten al da gaur egun? Ohikoa da? Erraz igartzen diogu? Klasean ikusitako 15 iragarkiak Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin erkatu ditugu. Aleatorioki aukeratutako iragarki horietan sexismorik ikusten al da, neutroak dira edota praktika onak bultzatzen dituzte?

Arrazoitu zure erantzuna eta azaldu Emakundek proposatzen dituen irizpideekin bat egiten duzun edo ez, eta zergatik.


Gaur egungo publizitateak estereotipoak maite eta bultzatu egiten ditu. Hauen abantailak informazio ekonomia eta errealitatearen erredukzioa dira. Estereotipoei esker, iragarkian agertzen diren subjektuak ikusi bezain laister hauen inguruko informazioa lortzen dugu. Emakumeek eta gizonek publizitatean jokatzen dituzten rolak beti berdinak dira. Alde batetik, emakume domestikoa (umeen, senarraren edo etxearen zaintzaz arduratzen dena), sublimea (haragizkoa ez dena, irreala), objektua (ikusita izateko dago eta ez subjektu moduan), superwoman-a (langile arrakastatsu eta era berean ama eta etxekoandre bikaina dena) eta agresiboa (gizona menperatzen eta mespretxatzen duena) daukagu. Beste alde batetik, gizon publikoa (gizartean hitz egitera ohituta dagoena, aditua, fidagarria eta babesa ematen duena), objektua ("feminismoaren" biktima dena) eta etxeko-lanak egiten dituen heroia daukagu.

Emakumeen rolei dagokionez, klaseko apunteetan ikusi dezakegun bezala gaur eguneko joera %38,5ean emakumea objektu sexual bezala ateratzea da. Honetaz gain, %17,7an langile moduan ikus dezakegu emakumea eta %8,1n iragarkian agertzen den emakumea mistoa da, hau da, bai langile bai ama da. Datu hauek aztertzen baditugu, hauen artean alde handia dagoela ikus dezakegu. Adibidez, emakumea objektu sexuala eta langilea izatearen artean %20,8ko aldea dago.

Gaur eguneko egoeraren datu hauek ikusita, publizitate sexista egiten dela esan behar dugu. Honetaz gain, eta ehunekoak ikusita, joera hau ohikoa dela aipatu behar da, iragarkien %38,5ean emakumeak objektu sexual bezala agertzen baitira. Dirudienez, gaur egun salatzen diren kanpaina kopurua gorantz doa. Gauzak horrela, ikusleek edo elkarteek publizitate sexistak erraz igartzen dituztela adierazi dezakegu.

Klasean aleatorioki ikusi ditugun 15 iragarkiak (azken biak nik hartutakoak dira) Emakunde elkarteak proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin erkatu ditugu. Spot hauek www.anuncios.com web orrialdetik atera ditugu eta ondorengoak dira:

1. GALLINA BLANCA "Rico, riquísimo"
Marka honek egin duen spot honetan ez da sexismorik ikusten. Are gehiago, iragarkiak praktika ona bultzatzen du. Honetan emakume eta gizon bat ikusten ditugu, biak sukaldean daudela. Hauen arteko elkarrizketa atera berri den janariak prestatzeko saltsa baten inguruko da. Estereotipoak alde batera utziz, gizona da momentu horretan amantala daramana eta produktu berri horrekin bazkaria egin duena. Modu honetan, iragarkiak emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen du.

Beraz, spot honetan Emakundek proposatzen duen praktika on bat islatuta ikusten dut: “Aquellas en las que se representa la diversidad y la pluralidad de las mujeres y, los hombre, en su aspecto físico como en sus funciones sociales”.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034134012501/gallina-blanca.1.html


2. LMN "Beach"
Bigarren iragarki hau neutroa da. Honek ez du emakume edo gizonen irudi zehatz bat ematen. Honetan mutil txiker bat ondartzan freskagarri bat bilatzen ikus dezakegu.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034431012501/lmn.1.html


3. INTEL "Rock Star y Oops"
Intel-en spot hau baita ere neutroa da. Honetan enpresa baten langile maskulinoak zein femeninoak agertzen dira. Ikusten ditugun kazetariak ere emakumeak zein gizonak dira.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034418012501/intel.1.html


4. SIMYO "No,no,no"
“Moscas” deitutako spot hau neutroa da. Ikus dezakegun bezala, iragarkian bai emakumeak bai gizonak agertzen dira. Hauek dantza egiten daude. Zenbait momentutan dantzan egiten dauden emakumeen lehen planoak agertzen dira. Hala ere, nire ustez hau ez da publizitate sexista emakumeak bezala mutilak ere agertzen direlako. Beraz, ez da emakumearen irudia gutxiezten.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034427012501/simyo.1.html


5. EUSKALTEL "Moscas"
Kasu honetan iragarkia neutroa da. Bertan, bi euli ikus ditzazkegu, bata arra eta bestea emea.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034448012501/euskaltel.1.html


6. EUSKALTEL "Personajes"
Aurreko spot-a bezala, hau ere neutroa da. Iragarkian bikote bat agertzen da, baina hauek ez daude inolako ekintzarik egiten.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034444012501/euskaltel.1.html


7. ORANGINA "Laughing Hyena"
Oranginaren iragarki hau publizitate sexista da. Honetan, hiru emakume kafetegi batean eserita ikusten ditugu. Hauen albotik beste emakume bat pasatzen ari denean, hau bapatean, erortzen da. Hiru emakumeak, horietatik bat hiena itxura duena, barrezka hasten dira. Gauzak horrela, iragarkia estereotipatua dagoela esan behar da. Emakumeak hienekin konparatuak izaten ari dira eta haien artean bakarrik borroka egiten dakitelaren irudia ematen du.

Modu honetan, publizitatean sexismoa antzemateko Emakundek proposatzen duen hurrengo irizpide hau baliagarria da kasu honetarako: “Anuncios que limitan los espacios y las expectativas de las mujeres”.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034392012501/orangina.1.html


8. CAJA GRANADA "Bienvenido futuro"
Ikusitako spot-a neutroa da. Honek ez du emakume edo gizonen inguruko irudi bat ematen. Iragarki honen inguruan aipatzekoa da, klasean eta beste ariketa batean ikusi dugun bezala, honetan entzuten dugun over ahotsa maskulinoa dela. Ahots honek sinesgarritasuna ematen dio iragarkiari.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034341012501/caja-granada.1.html


9. CHANEL "Train"
Chanel markaren iragarkia, aurrekoa bezala, neutroa da. Honetan emakume eta gizon baten arteko amodiozko istorio bat kontatzen digute.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034335012501/chanel.1.html


10. BANCAJA "Bud Spencer"
Hamargarren spot hau baita ere neutroa da. Bertan, bankuetxeko langile bat ikusten dugu bankuetxearen inguruko egoera posible batetaz hitz egiten. Agertzen den bezeroa gizonezkoa bada ere, hau ospetsu bat da eta gertakariaren inguruan parodia egiten ari da. Iragarkian emakumeak bigarren plano batetan agertzen dira. Hala ere, spot hau ez da diskriminatzailea emakumea gutxiezten ez duelako.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034336012501/bancaja.1.html


11. CANAL+ "Banquillos"
Tele-kate honen iragarkia praktika txarra dela esango nuke. Spot-ak kate honek emango dituen futbol ligaren azkenengo partiduen inguruan hitz egiten du. Honetan ematen den arazoa emakumea diskriminatzen dela da. Gizonari bakarrik zuzendutako futbola da eta spot-aren bukaeran “sientate y ponte cómodo” entzun dezakegu. Ez al daude emakumerik futbola gustatzen zaiena?

Kasu honetarako Emakunderen hurrengo irizpidea aipatuko nuke: “Anuncios en los que se utiliza el género masculino para referirse a ambos sexos excluyendo e invisibilizando a las mujeres: hombre, hijo, los, chicos, niño, unos...”.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034244012501/canal.1.html


12. COCA-COLA "Yeah Yeah Yeah,La La La"
Ikusitako spot hau neutroa da. Honetan emakumeak zein gizonak agertzen dira eta ez da hauen inguruko irudi zehatzik ematen.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034284012501/coca-cola.1.html


13. TRINA "Yo soy aquel"
Trinaren iragarkia neutroa da. Ikus dezakegun bezala, honetan bai mutilak bai neskak agertzen dira eta aurrekoan bezala, ez da hauen irudirik ematen.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034298012501/trina.1.html


14. EITB "Muertos de risa"

“Muertos de risa” deitutako spot hau neutroa da. Bertan gizonak zein emakumeak ikus ditzazkegu. Beste iragarkietan bezala, honek ez du emakume edo gizonen irudi bat ematen.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034538012501/etb.1.html


15. ACEITE DE OLIVA ESPAÑOL “Aliña tu vida con aceite de oliva”
Azken iragarki honek praktika onak bultzatzen ditu. Honetan ohiko familia bat ikusten dugu. Emakumea sukaldean agertzen den bezala, gizona ere janaria egiten ikus dezakegu. Hau baita ere seme-alabekin eta erosketekin ikusten dugu. Gauzak horrela, spot honek emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duela esan behar da.

Beraz, Emakundek proposatzen duen praktika on bat islatuta ikusten dut: “Aquellas en las que se representa la diversidad y la pluralidad de las mujeres y, los hombre, en su aspecto físico como en sus funciones sociales”.

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034240012501/aceite-oliva-espanol.1.html


Aleatorioki aukeratu ditugun hamabost iragarki hauetatik bitan publizitate sexista ikusi izan dut. Beste bi spot-etan praktika onak ikusi ditudan bitartean, gainerakoak (11 iragarki) neutro bezala adierazi ditut. Emaitza hauek ikusita, gaur egun publizitate sexista egiten dela esan behar da. Hala ere, hauek igartzeko momentuan bakoitzak bere irizpideak izango ditu. Beraz, publizitate sexistaren adibidea argia ez bada, biztanleria ados ez egotea gerta daiteke.

Baita ere kontutan izan behar dugu, gaur egun zenbait markek edo instituzioek spot-ak egiteko momentuan aurrera eramaten dituzten praktika onak. Hauetan gizartean etengabe bilatzen den emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ematen da.

Beste aldetik, ez dugu ahaztu behar atera zaizkigun iragarki neutroen kopurua. Gaur egun spot-en aurka ematen ari diren salaketa guzti hauek direla eta, iragarleek nahiago dute seguruago diren kanpainak egitea. Modu honetan, eta hauek gatz gabekoak izan ahal badira ere, iragarleek plazaratutako iragarkiekin seguruago sentituko dira. Honekin batera, klasean ikusi dugun auto-erregulazio organismoa aipatu behar da. Iragarleek organismo honetan iragarkien edo kanpainen inguruko kontsultak egiten dituzte, geroko erreklamazioak edo salaketak ekiditeko asmoz.


Emakundek publizitate sexista antzemateko proposatzen dituen irizpideekin bat egiten dut. Klasean banatutako orrialdean agertzen diren zortzi irizpideetan emakumeek dituzten eskubideak bultzatzen dira. Pauta hauek emakumeen itxarobideak, emakumeak gizonekin batera etxeko zereginak konpartitzea, emakumearen gorputza objektu hutsa izateari uztea... bilatzen dute. Gauzak horrela, irizpide hauek emakume eta gizonen arteko berdintasuna ematea bilatzen dute.

Erakunde honek praktika onak antzemateko proposatzen dituen pautekin ere ados nago. Orrialdean agertzen diren bi irizpide hauetan agertzen den bezala, praktika onak izango dira iragarkietan gizonak eta emakumeak maila berean agertzen direnean. Hauen presentzia mezuetan, irudietan eta off-eko ahotsan emango da. Honengatik, irizpide hauek egokiak iruditzen zaizkit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario