viernes, 24 de abril de 2009

5. ariketa: Post-testaren emaitzak (2/2)

Orokorrean zein izan da kanpainaren inpaktu globala?

Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?

Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?

Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?



Post-testa aurrera eramateko metodologia kuantitatiboa erabili dut. Iragarkia zenbatek gogoratzen duen jakin nahi izan dut eta hemendik aterako ditudan emaitzak populazio osorako baliagarriak izango dira. Ariketa egiteko galdera itxiak, irekiak eta mistoak dituen inkesta bat diseinatu dut. Hauek dikotomikoak (erantzuteko bi aukera) zein multikotomikoak (erantzuteko aukera ugari) dira. Galdera hauen artean badaude batzuk iragazkiak/iragazitak direnak. Hauen bidez filtro moduak egin nahi izan ditut, nire elkarrizketatuen zati bat kanporatzeko. Honetaz gain, eskala bat dago. Inkestak 16 galdera dauzka eta azkeneko biak sailkapen galderak dira. Sailkapen-galdera hauekin galdetua izan den indibiduari buruzko informazioa lortu izan dut. Esan bezala, galdera hauek bukaeran egin ditut, inkestatuak intimitate-inbasioa bezala ikus ez dezan. Inkesta 10 pertsonei egin diet eta guzti hauek aurrez-aurre egin ditut.



Inkesta egin diedan 10 pertsonetatik 7k bai gogoratzen zuten. Hauetatik 4k laguntzarik gabe esan zidaten eta beste 3k kanpaina honetako Coca-colaren iragarkiaren bi irudi erakutsi ondoren. Faltatzen diren beste 3k ez zuten kanpaina gogoratzen. Hiru kasutan, ez gogoratze honen zergatia telebista ikusten ez zutela da. Beraz, kanpaina gogoratzen dela esan behar da. Kanpaina ikusi duten 7ek ez dute inolako arazorik izan kanpaina markarekin erlazionatzeko. Honek transmititu nahi zuen mezua (bizitzaren alaitasuna) nahiko ondo ulertu da: kanpaina gogortzen zuten 7etatik 6k mezua modu zuzenean aipatu dute. Geratzen dena modu partzialean esan du. Inkestatuek oso gustoko izan dute kanpaina. 7tik 6ei kanpainak emozionatzera ailegatu diela esan dute.

Coca-colak iragarki honekin ikusleen artean bilatzen zuena lortu du: hauek emozionatzea. Nire ustez, eta inkesten emaitzak ikusiz, iragarkiaren puntu indartsuena hau izan da, hau da, emozionatzen duela. Iragarkian agertzen den sentimenduz betetako istorioa jendearen burmuinean geratu da. Spot honen kontrato puntu ahulak ez ditut ikusi. Agian aipatu behar da, inkestatuek ez dutela iragarkiaren slogana oso ondo gogoratu. Spot-a gogoratzen zuten 7tik bakarrik batek gogoratzen zuen spot-a modu zehatzean. Gainerakoek, era partzialean edo gaizki aipatu zuten.

Post-testaren emaitza hauek ikusita, kanpainaren inpaktu globala oso handia izan dela ondorioztatzen dut. Jendeak iragarkia eta honek transmititu nahi zuen mezua ulertu eta gogoratzen du. Beraz, kanpaina hobetzeko gutxi egin behar dela esan behar da.

viernes, 3 de abril de 2009

5. ariketa: Post-test bat aurrera eraman (1/2)

Gaur planteatzen dugun ariketa nahiko luzea da, baina erraza, gaur eta apirilaren 24a artean garatu beharrekoa.

Klasean aipatu dugu post-test metodologia. Bada garaia zuk zeuk ere post-test bat aurrera eraman dezazun, zu nahi duzun kanpaina batekin. Horretarako gidoi bat daukazu. Hori jarraitzea besterik ez duzu.

Gaur, lehenengo pausoa:

- Kanpaina aukeratu (hemen aukeratu dezakezu kanpaina berrienen artean)

- Targeta aukeratu

- Bariableen definizioa.

Blogean islatuta beharko da lehenengo pauso hau.

Hori eginda, aste santuan zehar post-testaren inkesta erredaktatu beharko duzu, eta praktikara eraman (gutxienez 10 pertsonekin). Inkesta niri pasatu beharko didazu paperean.

Apirilaren 24ean berriz post-testaren emaitzak azaldu beharko dituzu blogean.


Post-test hau egiteko nik aukeratu dudan kanpaina Coca-Colaren "Destapa la felicidad" kanpaina izan da. Hau otsailean martxan jarri zuten kanpaina da.



Kanpaina honi buruz galdetzeko honako targeta aukeratu dut: 20-30 urte bitarteko gazteak, gizonezkoak zein emakumezkoak, ertaineko klasekoak. Xede-talde hau aukeratu dut coca-cola asko kontsumitzen duen xede-taldea delako eta marka honen eta gazteen arteko lotura handia delako. Honetaz gain, kanpaina honek transmititzen duen mezua (bizitzaren alaitasuna) gazteengan eragina izan duen hala ez jakitea interesatzen dit.

Esan bezala, post-test honen helburua Coca-colaren kanpaina nik aukeratutako xede-taldean izan duen eragina kalkulatzea da. Kanpaina honetan marka honek bidaltzen duen mezuak ("Destapa la felicidad"=despata Coca-cola) ez du bakarrik jendea Coca-cola erostea bilatzen baizik eta bizitzaren pisua eta alaitasunez bizitzeko mezua ere transmititu nahi du. Hala ere, beti bezala, azken mezu hau ikusleari lehenengo mezura eramatea bilatzen dute. Horregatik, mezu hori aipatutako xede-taldean gogoratzen den jakin nahi dut.