Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?
Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?
Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?
Post-testa aurrera eramateko metodologia kuantitatiboa erabili dut. Iragarkia zenbatek gogoratzen duen jakin nahi izan dut eta hemendik aterako ditudan emaitzak populazio osorako baliagarriak izango dira. Ariketa egiteko galdera itxiak, irekiak eta mistoak dituen inkesta bat diseinatu dut. Hauek dikotomikoak (erantzuteko bi aukera) zein multikotomikoak (erantzuteko aukera ugari) dira. Galdera hauen artean badaude batzuk iragazkiak/iragazitak direnak. Hauen bidez filtro moduak egin nahi izan ditut, nire elkarrizketatuen zati bat kanporatzeko. Honetaz gain, eskala bat dago. Inkestak 16 galdera dauzka eta azkeneko biak sailkapen galderak dira. Sailkapen-galdera hauekin galdetua izan den indibiduari buruzko informazioa lortu izan dut. Esan bezala, galdera hauek bukaeran egin ditut, inkestatuak intimitate-inbasioa bezala ikus ez dezan. Inkesta 10 pertsonei egin diet eta guzti hauek aurrez-aurre egin ditut.
Inkesta egin diedan 10 pertsonetatik 7k bai gogoratzen zuten. Hauetatik 4k laguntzarik gabe esan zidaten eta beste 3k kanpaina honetako Coca-colaren iragarkiaren bi irudi erakutsi ondoren. Faltatzen diren beste 3k ez zuten kanpaina gogoratzen. Hiru kasutan, ez gogoratze honen zergatia telebista ikusten ez zutela da. Beraz, kanpaina gogoratzen dela esan behar da. Kanpaina ikusi duten 7ek ez dute inolako arazorik izan kanpaina markarekin erlazionatzeko. Honek transmititu nahi zuen mezua (bizitzaren alaitasuna) nahiko ondo ulertu da: kanpaina gogortzen zuten 7etatik 6k mezua modu zuzenean aipatu dute. Geratzen dena modu partzialean esan du. Inkestatuek oso gustoko izan dute kanpaina. 7tik 6ei kanpainak emozionatzera ailegatu diela esan dute.
Coca-colak iragarki honekin ikusleen artean bilatzen zuena lortu du: hauek emozionatzea. Nire ustez, eta inkesten emaitzak ikusiz, iragarkiaren puntu indartsuena hau izan da, hau da, emozionatzen duela. Iragarkian agertzen den sentimenduz betetako istorioa jendearen burmuinean geratu da. Spot honen kontrato puntu ahulak ez ditut ikusi. Agian aipatu behar da, inkestatuek ez dutela iragarkiaren slogana oso ondo gogoratu. Spot-a gogoratzen zuten 7tik bakarrik batek gogoratzen zuen spot-a modu zehatzean. Gainerakoek, era partzialean edo gaizki aipatu zuten.
Post-testaren emaitza hauek ikusita, kanpainaren inpaktu globala oso handia izan dela ondorioztatzen dut. Jendeak iragarkia eta honek transmititu nahi zuen mezua ulertu eta gogoratzen du. Beraz, kanpaina hobetzeko gutxi egin behar dela esan behar da.